Hiru estropada jokatu dira KAE biko ligan eta Portugaleteko trainerua izan da erregularrena orain arte. Ganera, Jarrillerak irabazi egin dau astegoienean jokatutako estropadea, Mutrikun. Urte gogorrak bizi ostean, Portugaleteko arraun taldean itxaropentsu dagoz etorkizunera begira eta mailaz igo gura dabe denboraldi honetan. Karlos Belasko presidenteagaz egin dogu berba eta esan deusku kirol emaitzez gain, oso giro ona dagoala arraun taldean eta horreri eutsi gura deutse.