Bizkaiko Traineru Txapelketea jokatuko da eguazten honetan Lekeition. Santurtzi sendo dago ligako lehen tokian, baina ez dau irabazi estropadarik. Bizkaiko Banderearen bila urtengo dabe bihar Iker Zabalaren mutilek. Zabala entrenatzaileagaz egin dogu berba, eta esan deusku haizeak eragina eukiko dauela bihar be.