Tourra azken txanpan sartu da. Pirinioetako etapa bi, erlojupekoa eta Pariskoa dira etaparik nabarmenenak. Lau Haizetara saioan, Markel Robles futbolari ohi eta txirrindularitza adituagaz aztertu dogu zelan datorren azken txanpa hau. Pogacarri aurre egiteko gaitasunik ez dau ikusten Roblesek. Euskal txirrindulariek aukerak izango dituela uste dau gaur-biharretan.