Zesta denporaldia aurrera doa. Gernikako Grand Slamean, Erkiaga-Lekerikak finalaurrekoetarako txartela lortu dabe. Beste hiru bikoteak zeintzuk izango diran, zapatuan erabagiko da. B moltsoan, hil ala biziko partidua daukie Hormaetxea-Zabala vs Beaskoetxea-Del Rio. Irabazten dauena finalaurrekoeara doa. A moltsoan, hiru bikoteek daukiez aukerak. Azken partidua, Goikoetxea-Etxeto vs Barandika-Lopez. Goikoetxea-Etxetok 2-0 irabazten badabe, irabazleak sailkatu eta galtzaileak kaler. Baina, emaitzea 2-1 bada, orduan tantuek erabagiko dabe.