Silver Economyrako Ekintzailetza Teknologikoko Masterrak zilarrezko ekonomiarekin lotutako negozio-aukera barriak aztertzea dau helburu. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ideiak bilatu, produktoak eta zerbitzuak diseinatu edo arlo horregaz lotutako enpresa barriak sortu nahi dabez arlo soziosanitarioko, ingeniaritza-sektoreko eta enpresa-arloko profesionalei dago zuzenduta.