Udalbiltza erakundeak `Geuretik Sortuak´ egitasmoa jarri dau abian aurten eta Galdakaok bat egin dau egitasmoagaz. `Erlojupekoa´ film laburra grabauko dabe eta galdakoztarrek filmean parte hartu leikie. Casting bi egingo dira: aktore eta figuranteak aukeratzeko lehenengoa eta filmearen grabazinoan laguntzaileak topetako bigarrena. Filmea urriaren 30etik zemendiaren 3ra bitartean grabauko da Galdakaon, eta castingak irailaren 6 eta 7an egingo dira.