Nerea Telleria EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko nutrizio eta bromatologia arloko ikertzailea izan dogu gaur. Osasunerako bizi estilo txarrek eta obesidadeak euren artean daukean erlazioaren inguruan egindako ikerketari buruz hitz egiten. Proiektuaren arrazoiak zeintzuk izan dirazen aipatzeaz gain bertan lorturiko ondorioak be adierazi dauz, nabarmenduz sexu ezberdintasuna asko nabaritzen dala bi arlotan: ariketa fisikoan eta dietan. Gizonezkoak ohitura egokiagoak daukeazala ariketa fisikoari dagokionez eta emakumezkoak, ostera, kontsienteagoak diraz dietan.