Zuazo Eskubaloi taldeak aldi barria hasi dau gorengo mailan. Ainhoa Hernandez eta Maddi Aalla bako aldia izango da. Esti Velasco kapitanak onartu dau hutsunea igarriko dala, baina barriak ondo ikusi ditu. Defentsan,esate baterako, jokalari luzeagoak daukiez orain. Velascok dino helbururik ez jartea erabagi dabela, baina mugarik be ezetz.