Donostiarrako arraunlari bat gaztelaniaz egiten behartu nahi izan eban TKE Ligeak. Horixe salatu dabe Euskal Herrian Euskarazek eta hainbat euskera taldek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak be jaso dau salaketea. Agurne Gaubeka arduradunagaz egin dogu berba, Lau Haizetara saioan. Besteak beste, esan deusku euskera hutsean egitea aukeratu ezkero, eutsi beharra daukagula.