Ana Sofi Telletxea, Bizkaiko azterketa eta garapen saileko kidea, eta Gemma Orbe, etxebakoen arloko arduraduna, izan doguz gaur. Caritas-ek 2020ko etxebakoen datuak biltzen dauzen txostenaren inguruko balorazinoa egin dabe. 2020ko urte hori oso deigarria izan dala adierazi dabe gauza bitxi bat gertatu dalako: guztira Bilbon kalean edo kaleko moduan bizitzen dirazen pertsona kopurua normalean 300 bueltakoa izaten da baina konfinamenduko aterpeetan 600 pertsona baino gehiago egon zirela. Horrez gain, ikusitako egoera horrek zer pentsa emon dautziela adierazi dabe.