Nagore Eskisabel Muga Bako Medikuak Euskadiko arduraduna izan dogu gaur. Haitin izandako lurrikarak sorturiko egoeraz berbetan. Adierazi dauen moduen Haiti oso herrialde txiroa da eta 2010ean beste lurrikara bat sufritu zauen, oraindik be ez dana berreskuratu, eta horrez gain azkenengo urteetan ekonomikoki eta politikoki nahiko liskar eta korapilo euki dabe.
Haitin lurrikara emon baino lehen 4 milioi pertsonak behar izan dabela laguntza humanitarioa gehitu dau eta lurrikara emon ondoren zifra hori askoz gehiago handitu dala. Kaltetuak izan diren 3 probintzietan %40ak laguntza humanitarioa behar dau.