Imanol Oategi Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria izan dogu gaur. Tamperen, Finlandia, irailaren 1 eta 2an egingo dabean Bite Basque Beat jaialdiaz hitz egin dau adieraziz 2013tik ospatzen dan pintxo lehiaketaren parte egongo direla. Euskal gastronomiari eta pintxoari eskainitako jaialdi honek aurten salto bat emon gura izan dauela gehitu dau adieraziz aukera honek euskal kulturari leiho bat irekitzeko asmoa daukola. Hortaz Otaegik argi dauko urtero urtero egiten dan jaialdi horretan aurten musika gehitzea osagarri bat dala.