Mikel Lopetegi: "Tendentzia goranzkoa da eta urteak hala segituz gero 600 erreskate edo gehiagorekin amaituko dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko abu. 27a, 00:00

Mikel Lopetegi Ertzaintzaren zaintza eta erreskate unitateko mendi ataleko agentea izan dogu gaur. Aurtengo lehenengo sei hilabeteetan egin dabezan urteeren balorazinoa egin dau. Gehituz tendentzia goranzkoa dala eta urteak hala segituz gero 600 erreskate edo gehiagorekin akabatuko dabeala.

Egindako erreskate motak ez direla naturan edo mendian gertatzen dirazenetatik urruntzen adierazteaz gain, hainbat aholku emon dauz mendira doazeneak kontuan edukitzekoak egueraldia begiratu, etxean esan nora zoazen eta kotxea non utziko dozun, ordu tope bat ezarri familiakoekin harremanetan jartzeko eta ordu horretan harremana ezinezkoa izan bada SOS Deiak-ra deitzea, arropa dexente eramatea eta ondo ekipauta joatea ura eta janariari dagokionez. 

Baina Mikelek gomendio oso garrantzitu bat emon dau: mendiaz ezin zara fidatu.

Osorik irakurri