Kontxako Banderea domekan erabagiko da (10:00). Gizonetan, Santrutziren eta Hondarribiaren arteko lehia itxaroten da. Baina badira beste ontzi batzuk irabazteko aukerak daukiezanak. Euren artean Zierbena dago. Endika Moran arraunlariak dino pozik dagozala lehen jardunaldian egindakoagaz eta prest dagozala faboritoak estu hartzeko. Emakumeetan, Deustuk beste era batera begiratuko dau Kontxara. Play offerako prestatzea da helburua, Irati Perez de Nanclaresek esan deuskunez.