Covid19aren kutsatze tasea apaltzen doa azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoan. Bihar batzartuko da LABI batzordea, pandemiaren bilakerea aztertzeko. Miren Basaras EHU-ko mikrobiologea eta irakaslearen esanetan, hondino Covid19 kasu asko dagoz. Bere eretxian orain indarrean dagozan neurriak apur bat arindu daitekez, baina barruko lekuetan neurriak ahal dan gehien mantendu egin beharko litzatekez.