Mikel Urrutikoetxeak ezin izan eban parte hartu azken urte bietan lesionaturik egoalako. Aurten, Victor Estebanen aurka jokatuko dau lehen kanporaketea datorren domekan Lekeitioko frontoian. Zaratamoko aurrelariak joan zan urtean jokatu eban azken finala Aimar Olaizolagaz batera. Bere mailarik onena berreskuratu gura dau Urrutik eta horretarako, galdutako konfiantza berreskuratzen dabilela dino.