Gernikak Ohorezko Mailako ligea hasiko dau gaur. Santboiana izango dau aurkari. Eduardo Maidagan entrenatzaileak esan deuskunez, 4 jokalari barri datoz, baina, oinarrian, taldea igazkoa da. Maileari eustea da helburua. Gatxa izan arren, mailara hainbat arinen egokitzea da bidea, Maidaganen esanetan.