Eduardo Zubiaurre (Confebask): "LABIk atzo adostutakoa euskal enpresentzat ona da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urr. 6a, 00:00

Bihar bertan behera geratuko murrizketen albistea enpresentzako ona dala uste dau euskal patronalak. Eduardo Zubiaurrek, Confesbak-eko buruak "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur. Bestalde Zubiaurreren eretxian BPGaren aurreikusitako %7ko hazkundeari eutsi ahalko jako aurton. 2022an krisi aurreko datu ekonomikoetara itzuliko ei gara.

Jubilazino adina atzeratzeko kultura aldaketa bat emongo dala uste dau Zubiaurrek, lana zigor bat baino aukera bat lez ikusi beharko dala aurreratu dau. Escrivá ministroak gai honi buruz esandakoaz galdetu deutsagu Zubiaurreri. 

Tubacexen gertatutakoa egin behar ez danaren eredua dala salatu dau Confebaskeko buruak. Enpresako zuzendaritzak hainbat ahalegin egin dauzela adierazo dau eta horreek kontuan hartu ez dirala txarretsi. 

Argindarraren fakturea orekatzeko Espainiako gobernuak onartutako dekretuaz eta Iberdrolako presidenteak atzo esandakoez be itaundu deutsagu Confebaskeko buruari. Zubiaurrek bat egin dau Ignacio Sanchez Galanegaz eta  energia sektorerako segurtasun juridikoa zein  orekea eskatu dauz.  Dekretuagaz Espainiako gobernua urrunegi joan dala uste dau Confebask-ek. 

 

Osorik irakurri