✗
Itsasoaren azterketarako nazinoarteko batzordeak %7 murriztu gura dau datorren urteko berdel kuotea, arrain honen populazinoaren egoerea makaldu egin dalako azken urteetan. Kontua da, aurten, Norvegiak eta Faroe ugarteek ez dabezala bete Europako Batasunagaz sinatutako akordioak eta euren kabuz biderkatu egin ditue berdel harrapaketak. Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariagaz egin dogu berba gai horreri buruz. Eurofishing azoka, Conxemar edo ICCATen batzarren ganean be egin dau berba Azkuek Bizkaia Irratiko mikrofonoetan.
Osorik irakurri