EHUtik ikasleei gogorarazo deutsie biharko sare sozialetan iragarri dan jaia ez dagoala baimenduta. Gorka Moreno EHUko errektoreordeak esan deusku Segurtasun Sailak biharkoaren barri daukala baina era berean arazorik ez egotea itxaroten dauela.
Bestalde Basurtun medikuntza fakultade barria eregiteko lizitazino faseagaz laster hasiko dira. Medikuntza eta Erizaintza graduak egin ahalko dira fakultade horretan eta San Mames futbol zelaiaren eta Basurtuko ospitalaren arteko aparkalekuaren orubean sortuko dabe.
Bien biartean klaseak 0eko presentzialtasunera itzuli diran honetan EHUko Esperientzia Geletan be asistentziak gora egin dauela esan deusku Morenok. Goizeko Izarretan saioan eduki dogun Gorka Morenogaz bestelako gai batzuk be jorratu doguz.