Athleticen emakumezkoen taldeak azken jardunaldietako bolada onari eutsi gura deutso domekan Sevillaren zelaian. Iraia Iturregik oso ondo ikusten dau bere taldea eta garbi dauka aurreko denboraldian bizi izandako une gogorrak aberasgarriak izan dirala jokalarientzat. Athleticeko entrenatzaileagaz egin dogu berba Lezaman.