Leku honeetan neurriak arindu izanak botiloien kopurua murriztu dauela azaldu deusku gaur Bilboko alkateak "Goizeko Izarretan" saioan. Kafe Antzokiaren irekierak nabarmen poztu dauela gaineratu dau Aburtok. Urriaren 12ko zubian Bilboko hoteletan egondako okupazinoaz oso balorazino ona egin dau Aburtok, batez be turismoa uriburuko BPGren %7koa danean. Bestalde pandemiaren ondorioz tabernen terrazakaz dagoan malgutasuna momenturen baten amaituko dala adierazo dau.
AHTa Bilbora sartzeko lanen aldarrikapena EAJarentzat Espainiako aurrekontuen negoziazinoan marra gorria izan behar dauela uste dau Aburtok. Geltokia Abandon egotea lurpekoa izatea gura dau alkateak eta gai hori aurrekontuen negoziazinoetan lehentasun izatea nahiko leuke alkateak.
Santo Tomas azokea bai ala bai egingo dala berretsi dau Aburtok. BBKgaz eta Osasun Sailagaz horretarako berbaz dabilzala gaineratu dau eta aurton Santo Tomas martitzen baten izateak lagunduko dauela adierazo. Segurtasunaz be galdetu deutsagu Bilboko alkateari batez be Deustun azkenaldion egondako lapurretez eta Somera kaleko auzokideen egoeraz. Beste gai ugari landu doguz Juan Mari Aburtori egindako alkarrizketan.