Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak alkarregaz antolatzen daben ikus-entzunezkoen rally-a da Kameratoia. Aurten, zemendiaren 12tik 14ra bitartean egingo da zine jaialdiaren barruan. Parte hartu gura daben taldeek zemendiaren 7ra bitarteko epea daukie izena emoteko. 18 eta 35 urte artekoek hartu leikie parte. Apuntetan diran lehenengo 30 taldeak, behin gaia jasota, 36 orduko epea izango dabe filme laburrak sortzeko. Euskaltzaleen Topaguneko Barezi Uriartek emon deuskuz azalpenak.