Giza Eskubideen eta Bake Hezkuntzaren Alkarteen foroak, Eskubidez-ek sustatzen dau Afaloste ON. Alkarrizketearen eta sukaldaritzearen bitartez, motibazino politikoko indarkeriak gure eguneroko bizitzan eta gizarte sarean izan dauan eragina aztertu gura dabe. Pandemia dala-eta, igaz online alkarrizketak egin ebezan eta aurten be bi-hiru saio Internetez egingo dabez. Hilaren 19an izango da hurrengoa.