"Pobrezia energetikoa" esapidea ez jako Ana Sofiri bapebe gustetan. Berak dino argindarraren prezioagaitik etxe batzutan berogailua piztu ezin izatea beste ezintasun batzuei (supermerkaduan erosketak egitea, eskola materiala erostea..) gehitu behar jaken drama bat dala. Bizkaiko Caritas-eko ordezkaria alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Domekan Pobreziaren Aurkako Nazinoarteko Eguna gogoratuko da. Pobrezia etsaitzat hartuta guztiok bat egitea aldarrikatuko dau Caritasek urriaren 17an. Pandemia hasi zanetik gero eta gehiago dira Caritasera laguntza eske doazan herritarrak. Ana Sofi Telletxeak azaldu deuskunez osasun larrialdiak hobera egn dauen arren, egoera larrienak hemen Euskadin, zabaldu dirala.