Agus Hernan (Foro Soziala): "Euskal bake prozesua eredugarria izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urr. 15a, 13:32

Atzo hasi ziran Aieteko konferentziaren 10garren urteurrena gogoratzeko jardunaldiak. Atzo arratsaldez bake prozesua hauspotzen ibili ziran nazinoarteko bitartekarien mahaingurua egin zan. Bake akorduen osteko sasoia aztertu eben. Jonathan Powellek adierazo eban Ipar Irlandan talde disidenteak eta indarkeria izan dirala baina Euskal Herrian azken 10 urteetan ez dala halakorik gertatu eta bake iraunkorra dagoala.
Sergio Jaramillok aitatu eban Kolonbian adibidez biktima guztiez berba egin zala eta horrek ez dauela esan gura biktimak parekatu egiten ziranik. Jardunaldi honeek antolatzen besteak beste Foro Sozialeko Agus Hernanek parte hartu dau eta beragaz berbaz jardun dogu agur "Gozieko Izarretan" irratsaioan. 


Bestalde alderdi poltikoen ordezkaritza zabal egon zan atzo Aieten: EAJko Joseba Egibar, EH Bilduko Arnaldo Otegi, PSE-EEko Jesus Egiguren edota Elkarrekin-Podemoseko Pilar Garrido. Gaur goizean Euskal Bake Prozesuaren irakaspenei buruz besteak beste Paul Rios eta Alberto Spektorowskik berba egin dabe. Geroago euskal bake prozesuaren erronkei buruz berba egiteko Brian Currinek, Karmen Galdeanok edota Agus Hernanen txandea heldu da. Arratsaldez gatazken eraldaketa demokratikoaz Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak eta Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidente ohiak jardungo dabe.

Osorik irakurri