Urrian zehar egiten ari dira Barakaldon seigarren Baffest jaialdia. Emakume argazkilarien ganeko jaialdi bakarra da honakoa. Argazki erakusketak aretoetan zein kaleetan zehar, mahai inguruak, tailerrak edo aurkezpenak dagoz hileon. Lehiaketea lehenengoz estadu mailako parte hartzaileen artean be egin da erantzun ezin hobeagaz. Cris Lareo bilbotarra eta Rocio Bueno argazkilari bilbotarra dira aurtengo lehiaketako irabazleak. Miren Pastor komisarioagaz izan gara.