Amorebietak kolpe gogorra jaso eban azken jardunaldian. Galdu egin eban etxean Cartagenaren aurka markagailuan aurretik izan ondoren eta azken gola luzapenean jasota. Zazpi puntu baino ez dabez lortu lehen hamar jardunaldietan baina entrenatzailea ez dago urduri, konfiantza osoa daukalako berak zuzentzen dauen taldean. Iñigo Velez de Mendizabalek dino, garaipen batek egoera ikusteko modua aldatuko leukela. Amorebietak Fuenlabradaren zelaian lortu gura dau garaipen hori.