EHGAMek 45 urte bete dauz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urr. 18a, 13:30

EHGAM sexu-askapenerako alkartea 1976an Durangon jaio zala azaldu deusku gaurko "Goizeko Izarretan" saioan Imanol Alvarezek. Beragaz batera gazteagoa dan beste belaunaldi bateko Borja Muñoz Arrastiaren testigantzea be batu dogu. 

45 urte bete ostean berbaldi ziklo bat antolatu dabe. Urriaren 27tik zemendiaren 6ra bitartean hitzorduak jarri dabez Bilbon, Hernanin, Arrasaten eta Izarran. Hausnarketarako uneak izango dira eta etorkizunari begira EHGAM zertan eta nola arituko dan zehazten ahaleginduko dira. Imanol eta Borjagaz LGTBI kolektiboan orain arte lortutakoaz eta lortzeko geratzen danaz luze eta zabal egin dogu berba.

Osorik irakurri