Josune Gorospe (EAJ): "Herritarren gehiengo batek eskatzen dau kalamuaren erabilerea osasun arloan martxan jartea"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urr. 19a, 13:00

Cannabisaren erabilerea arautzeko, esperientzia ezbardinak aztertu gura dauz Madrilgo Kongresuan EAJk. Helburu horregaz euskal taldeak, osasun eta kontsumo batzordean azpibatzorde bat eratzea proposatu dau. Josune Gorospe ditupadu jeltzalea "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur. 

Azpibatzorde horretan herrialde desbardinetako esperientziak aztertuko dabez, eragile eta adituei entzungo jake eta behar besteko agiriak aztertuko dira. Txostena egin eta gobernuari bialduko jako, espainiar estaduan kalamua sendagarri lez arautzeko pausuak emon daitezan. Adostasuna lortzea ezinbestekotzat joten dau EAJko Josune Gorospek. 

Osorik irakurri