Urte bi barru erresidentzietako plaza guztien %35 egoitza txikietakoak izatea gura dau Aldundiak. Egoitza honeetan gehienez 25 pertsona biziko litzatekez. Egoitza barriak eregi barik dagozanak egokituko dabez eta 25 laguneko bizitza-indadeak sortzea da helburua. 113 milioi euroko inbersinoa egingo dau BFAk. "Goizeko Izarretan" izan dogun BFAko foru diputaduaren berbetan aldaketa honek plaza bakotxeko %5eko prezio igoerea eragin dago dau.
ELA sindikatuak Bizkaiko egoitzetan grebarik ez dauela baztertzen esan dau. Sergio Murillok sindikatuakaz interlokuzinoa zabalik daukiela adierazo dau eta gatazka honetan langileen eta enpresen arteko hartuemonean Aldundiak bitartekari jardungo dauela.
CEAR Euskadik lagundurik bako gazte etorkinak 18 urte beteten dabezanean abandonetan dirala salatu dau. Sergio Murillok gogoratu dau Espainiako gobernuak gazte honeei 18 urte betetean lan egiteko paperak edukitzeko aukerea emongo deutsela. Nobedade honek bide barriak zabalten dauzela azaldu dau Murillok eta iragarri dau besteak beste BFAk Peñascal Fundazinoari edo Otxarkoagako Lanbide Heziketa Zentroari laguntza handiagoa emongo deutsela.
Harrera familiei buruz be berba egin deusku gizarte ekintzarako foru diputaduak. 2021ean Bizkaian 30 familiak prozesua hasi dabe eta pandemia dala eta harrera familia izateko beste urteetan sendi gitxiagok agertu dabela interesa. Horrek esan gura dau ume honeendako familien beharrizana dagoala.