Aurten kanpainari hasierea emoteko auzolan erraldoia egin dabe Erriberako Ablitas herrian. Irati Abio Errigoraren Bizkaiko ordezkarietako bat izan dogu gaur "Goizeko Izarretan". Nafarroako ekoizleen produktuak erosi eta euskereari laguntza emoten deutse. Joan dan zapatutik zemendiaren 11rarte, nafar proktuez osotutako saskiak izango dira salgai. Aurten jasotako dirua Nafarroako euskalgintza hauspotzera bideratuko dabe.
Nafarroako 25 ekoizlek landutako elikagaiez hiru saski mota salduko dabez. Baltza edo klasikoa, berdea eta zuria. Saskiak jasoteko hiru bide dagoz. Errigora.eus webgunean, herriz herri 200 herri baino gehiagotan ipini dabez horretarako guneak, eta telefono zenbaki batera deituta 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta. Azaroaren 11rarte jasoko dabez eskariak eta azaroaren amaieran hasiko dabe banaketea.