Hazkundea ehuneko 6,5ekoa izan zan irailean. Hala ere, urtea hasi danetik kontenedore edo edukiontzien mugimendua ez da hazi.
Mugimendu txikiagoa dagoala esan deusku Andima Ormaetxek, Portuko zuzendari ondokoak. Gaur egun Bilboko Portuaren jarduerak Euskadiko BPGaren %1,3 suposatzen dau eta 11.500 pertsonari lana emoten deutse.
Bilbo-Porsmouth ferry-aren zerbitzua udan berrabiarazo ebenetik bidaiarien hazkundea igerri dabe. Hori bai, brexit-a dala eta Ingalaterratik kamioirik ez dala heltzen nabarmendu deusku Andmia Ormaetxek.