Kontserba sektorean andrazkoen prekariedadea salatu dau LABek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urr. 30a, 00:00

Aintzane Larrabaster Salica-ko behargina eta LABeko ordezkaria da. Sektorean daukiezan lan baldintzak emoteko huelga edo lanizteak egiteko prest dagozala esan deusku. Hitzarmenaren negoziazinorako zazpi batzar egin dabez patronalagaz. Sektorean mila behargin dagoz 14 enpresatan bananduta. Beharginen artean %80 emakumeak dira eta %20 gizonak. Gitxieneko soldatea igotea da eskatzen daben puntuetako bat. Sektoreko gitxieneko soldatea urtean 19 mila euro gordin izatea eskatzen dabe. Gaur egun ez da 15 milara heltzen. 

Osorik irakurri