Gernika Federazinoaren 2. Mailan dago. Oskar Valesen agindupean Igotea lortu dau taldeak eta, kirol arloan, ondo dabilela esan leiteke. Baina hiru kapitanek kluba iztea erabagi dabe. Altamira atezaina eta Torrealdai eta Entziondo erdilariak dira hirurak. Lander Torrealdaigaz egin dogu berba.