Mungiako Viveros Gondra lora dendako Maite Basterretxeak azaldu deuskunez bezero ugarik lorak bezperako egunetan erosten dabez eta baten batzuk eskari oso zehatzak eta bereziak egiten dabez. Azaleak, krisantemoak, larrosak edo klabelinak protagonista izaten dira egun honeetan. Hilerrira eroaten diran lorak ondo jagoteko aholkuak be emon deuskuz Maite Basterretxeak "Gozieko Izarretan" saioan.