Emakume batek Gasteizen salatutako erasoa faltsua izan daitekela uste dau Ertzaintzak. Ikertzaileek inguruko segurtasun kameretako grabazinoak berrikusi dabez eta ez dabe aurkitu emakumeak salatutako lau pertsona migratzaileren arrastorik. Lau pertsona migratzailek palizea emon eutsela salatu eban orain 10 egun emakume honek. Ertzaintzak ikerketa sakona eta zehatza egin dau eta ez dau aurkitu emakumearen bertsinoa baieztatzen dauen daturik. Emakumea Vox-en hautagaia izan zan. Eta orain berari, delituaren itxurea egitea leporatu ahal deutse. Salaketa faltsua egon daiteke atzean. Josu Erkoreka segurtasun sailburuak horretaz berba egin deusku gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Bizitzeko Gitxieneko Diru Sarreraren transferentzia urtea amaitu aurretik Euskadiren esku egon daiteke. Akordioa joan dan astean lortu zan eta gaur transferentzien batzorde mistoko buru dan Josu Erkorekak Bizkaia Irratian esan deusku hile honetan behin proposamen zehatza eginda, negoziazinoak hasiko dabezala eta beharbada urtearen amaierarako Euskadiren esku egongo dala.
Emakumeak Ertzaintzan sartzea bultzatuko dauen plana egingo dau Segurtasun Sailak. “Emakumeak Ertzaintzan sartzeko Lehenengo Sustapen plana” datorren urtean garatuko dau Jaurlaritzako segurtasun sailak. Gaur egun Ertzaintza barruan gizonezkoak %85 dira eta emakumezkoak . Josu Erkoreka segurtasun sailburuaren esanetan egitasmoaren helburua da bardintasuna sustatzea, emakumeen presentzia areagotzea. Plan horren bitartez emakumeak Ertzaintzan sartzeko diskriminazino positiboa aukera bat izan leikela aitatu dau Erkorekak.