Bihar Glasgown manifestazino handi bat egingo dabe klima aldaketaren aurka. Fridays For Future mugimendukoak manifestazino horretan egongo dira.Gazteek arriskuan ikusten dabe etorkizuna. Amaia Cortes 18 urteko durangarra da eta bat egin dau mugimendu honegaz. Gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioa EHUko Zientzia eta Teknologia fakultadetik zuzenean egin dogu eta bere testigantzea jaso dogu. Amaia Cortesen eretxian erregai fosiletarako inbertsinoak amaitzea, gas isurketen murrizketak, hainbat dira kontuan hartu beharrekoak, mundu berdeago eta justuago baten alde.