Javi Julio donostiarraren `Aita Mari´ dokumentala datorren abenduaren 3an estreinauko da zine aretoetan. Gaur, baina, Iruñako Mundua eta Giza Eskubideen XVI.jaialdiaren barruan ikusgai izango da. Dokumentalak SMH gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate ontzia dauka ardatz.