Glasgown egiten dabilzan goi bileran adostutakoen ganean Equo Berdeak-eko Jose Ramon Becerrak asteon esan deusku bera baikorra dala. Hori bai isurketak murrizteko borondatetik lotesleak diran benetako konpromisoetara pasau behar dirala uste dau berak. Euskadik etorkizuneko energia garbien sorreraren alde egindako apustua aurkeztu dau. Arantxa Tapia sailburuak Eskozian aurkeztutakoagaz kritiko agertu da geurean Jose Ramon Becerra.
Espainiako aurrekontuen ganeko negoziazinoetan Equo Berdeak taldea be badabil. Mahai gainean aurkeztutako gaien artean, bat Garoñako zentralaz lotuta da. Gune horretarako zer eskatzen daben azaldu deusku Jose Ramon Becerra Equo Berdeak-eko ordezkariak.