Loteria saltzaileek 20 euroko dezimo bakotxetik 80 zentimo irabazten dabez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 9a, 13:16

Loteria saltzaileak oso hasarre dagoz. Gabonetako loteriaren dezimoak 20 euro balio dauezan arren, loteria saltzaileek 80 zentimo jasoten dabez. Azken 17 urteetan komisinoetan ez dabela aldaketarik izan salatu dabe loteria saltzaileek. Egoera honen aurrean mobilizazinoetara jotea erabagi dabe. Mikel Petite Abadiñoko loteria saltzailea eduki gendun atzo "Goizeko Izarretan" irratsaioan. 

Sari handi bat banatu arren, loteria saltzaileek ez dabe ezer jasoten. Espainiako loteria eta apostuetarako erakundera jo dabe, eta oraingoz ez dabe erantzunik jaso. Holan jarraitzekotan, gabonetako loteriaren zozketa egunean, abenduaren 22an, mobilizazino handi bat egingo dabe.

Osorik irakurri