Epe luzeko langabeziak buruko osasunean itzelezko eragina izan leike. Ainhoa Diez Sanz durangarrak ikerketa bat egin dau. Krisi ekonomikoaren ondorioak, honek enpleguan izandako eragina, eta familiak eta norbanakoek epe luzeko langabeziari aurre egiteko daukiezan estrategiak aztertu dauz besteak beste. "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu eta gai honetan lau familia mota bereiztuko leukezala azaldu deusku. Lanaren abiapuntua 2008ko krisi ekonomikoan eta haren eraginean kokatu daiteke. Adin txikikoak daukiezan gurasoak eta migratzaileen kolektiboak dira kolpatuenak.