Gorbeiako kurutzeak 120 urte bete dauz gaur

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 12a, 14:00

Mundu osoan mendi baten egoan gurutzerik altuena zan eta hilabete baino ez eban iraun zutik. 1901ean, gaurko egunez inaugurau eben, baina ekaitz handi baten ondorioz hondatu zan. 33 metrokoa izan zan lehen kurutzea, baita ostean ipini ebezan beste biak be. Hirugarrena da gaur egungoa. Hau guztia Etniker-eko ikerlaria dan Manu Etxebarriari esker jakin dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.

Etxebarriak gogoratu deusku baita gurutze azpian Begoñako Ama Birjinaren irudia dagoala. Urteurrena ospatzeko gaur arratsaldeko 19:30etan Orozkoko Donibane aretoan "Kantuak eta Kontuak Gorbeian" ikuskizuna eskainiko dabe Iñaki Garcia Uribek eta Gontzal Mendibilek. 

 

Osorik irakurri