Glasgown amaitu da klima aldaketaren ganeko goi bilera. Goi bilera horretan lortutako akordioan ez dabe jaso ikatza energia iturri lez erabilteari izteko eskaria. Indiak azken orduan egindako eskariengaitik aldatu dabe testua. Herrialdeei eskatzen deutse 2030erako aurriekusita daukiezan isurketa helburuak gainbegiratzeko eta sendotzeko. Alberto Ansuategi EHUn ingurumen eta baliabide naturalen ekonomia ikerlaria eta irakaslea da. Lortutako akordioaren barri izanda, baikorregia ezin dala izan esan deusku Ansuategik.
2030erako emisinoak murrizteko planak adostu dabez. Eta herrialdeek orain urtebeteko epea dauke, erabagiak zehazteko. Inguruneko esperientzietatik ikasteko asko daukagula uste dau Ansuategik. Gure uriburuetan hainbat neurri hartu dira. Besteak beste, abiada murrizeta, eta garraio publikoan inbertsinoak areagotzea. Orain erabarritzen dabilzan zona barrietan egin daitekenaz ohartarazo deusku Ansuategik.