Arizmendiarrietaren heriotzearen 45.urteurrena aprobetxatuz, bere izena daroan fundazioak Arizmendiarrieta hilabetea antolatu dau. Abade markinarra, Arizmendiarrieta Arrasateko mogimendu kooperatibistearen sortzailea izan zan. Bere memoria mantentzeko, hainbat ekintza eta jardunaldi izango dira hileon Euskal Herrian zehar. Euskadiko I.Arizmendiarrieta saria be banatuko dabe zemendiaren 29an Deustuko Unibersidadean. Bezperan, Arizmendiarrietaren omenezko mezak ospatuko dira Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñan, Arrasaten eta Markinan.