Amaia Antxustegi (BFA): "Pena bat izango litzateke nekazal azokak ezin egitea"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 16a, 13:26

Hileon jakin dogu baserritarren azoka handietan saltoki gitxiago egongo dirala, stand-en arteko korridoreak handiagoak izango dira eta jateko eta edateko toki zehatzak ezarriko dira. Lekeition eta Bilbon laster datoz Santo Tomas azokak, Galdamesen Ogi Eguna, Izurtzan be abenduan da nekazal produktuen azoka handia… Halan da be gai honetan zalantza handia dago egoera epidemiologikoa egunez-egun okertzen dabilelako. 

Sailak aurreikusitako aurrekontuetan lehen sektoreari begirako 23 milioi euroetatik tarte bat nekazaritza ekologikoa indartzeko erabiliko da Europatik datorren trantsizino ekologikoa arlo honetan be isladatuko dalako.

Lurraldean eukaliptoen landaketak izugarri hazi dira azken bi urteetan. Aldundia eukaliptoen landaketak aldi baterako galarazoteko foru-araua prestetan dabil. BFAtik errealidade horri zelan aurre egingo deutsen azladu deusku gaur "Goizeko Izarretan" Ingurumen Naturalerako diputadua dan Amaia Antxustegik. Indarrean dagoan foru-araua 1994koa da eta Bizkaiko basoen egoerea asko aldatu dala eta sasoi baterako debeku neurriak txertatuko dabezala aurreratu dau Antxustegik.

 

Osorik irakurri