ZINEBIn Bolante Baten Istorioa film-dokumentala aurkeztuko eben atzo. Donostiako zinemaldian estreinatu eben, eta zine aretoetan barikuan izango dogu “Bolante Baten Istorioa”. Jose Miguel Etxeberria Alvarez “Naparra” ren desagerpena kontetan da bertan. Iñaki Alforja eta Iban Toledok zuzendu dabe eta kontakizunak bi zati daukozala esan deusku Toledok "Goizeko Izarretan" saioan asteon.
Dokumental honetako hizkuntza nagusia euskerea da, Naparraren anaia da protagonista nagusia. 40 urte pasau dira desagerpena gertatu zanetik eta Ivan Toledoren berbetan familia bakarrik sentidu da urte guzti honeetan.