Eusko Jaurlaritzako Migrazino zuzendariak Kanariar Uhartean izan dan migrazinoei buruzko konferentzia baten parte hartu barri dau. Migrazino fluxuez eta migratzaileen banaketaz berba egin deusku Xabier Legarretak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan.
Kanariar Uharteetako GKE batek pateren bilaketan hegazkinez egiten dan bilaketa baten parte hartzeko proposatu eutsan eta Legarretak baietz esan eutsen. Sei orduko epean Tenerife eta Dakhla (Mendabldeko Sahara) arteko itsas-eremuan patera bi antzemon ebezala kontau deusku. Lan horrek daukan gararntzia azpimarartu dau.
Frantziako gobernuak Irungo mugea zeharkatzen daben migratzaileakaz egiten dauena (mugea igaro ahala Hegoaldera itzularazo) ilegala dala autortu dau Xabier Legarretak eta Frantziako hauteskundeak gero eta hurbilago egonda joera hori etengo ez danaren bildur dala gaineratu dau.