Joxe Mari Agirretxe "Porrotx": "Korrikak gu omentzea ohore handia da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 18a, 13:30

22garren Korrika Amurrion hasi eta Donostian amaituko da. AEK-k antolatuta 2022ko martiaren 31tik apirilaren 10era bitartean egingo dabe Hitzekin lelopean. AEKren esanetan euskerea hitzetatik ekintzetara eroateko unea da eta hori aldarrikatzeko Korrikak hamaika eguneko epean 2.500 kilometro beteko dauz Euskal Herriko makina bat herritik igarota. Korrikatik dinoe pandemiak euskerea plazatik eta askoren bizitzatik ezabatu dauela eta, beraz, oso garrantzitsua dala Korrikak berak dakarren euskararen aldeko uholdea berreskuratzea.

Aurtengo omenduak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira. AEKren eretxian pailazoek, euren 34 urteko ibilbidean, hizkuntzarekiko adierazotako konpromisoa argia da eta orainari eta geroari begira dagozan eragileak dira. Guzti honetaz berbaz jardun dogu gaur Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" -egaz "Goizeko Izarretan" saioan. 

Osorik irakurri