Miren Basaras (EHU): "Askatasun indibiduala aitatzen dabenak berekoi batzuk dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 18a, 13:23

COVID pasaportea ezartzea garrantzitsua izango litzateke Miren Basaras EHUko mikrobiologoaren esanetan. Beste neurri bat gehiago izango litzatekela esan deusku asteon "Goizeko izarretan" saioan. Jente pilaketei aurre egitea ezinbestekoa da birusa gehiago zabaldu ez daiten;
Neurriak bete ezin diran kasuetan ekitaldiak atzeratzea edo bertan behera iztea proposatu dau Osasun Sailak.

Udal bakotxak izango dau horren ardurea. Bete beharreko neurriak hor dagozala gogoratu deusku Basarasek. Oraindik hainbat dira txertoa ipini ez dabenak. Batzuk askatasun indibiduala aldarrikatzen dabe hori dinoenak berekoiak, egoistak dira Basarasen berbetan.

Osorik irakurri